Juan Ignacio Pérez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak Uruguaiko Presidentetzaren ordezkaritza bat hartu du gaur goizean Bilbon. Topaketan, bi aldeek beren unibertsitate-sistemei buruzko esperientziak eta ezagutzak partekatu dituzte.
Pérez Iglesias sailburuak zuzendu du bilera, eta honako hauek parte hartu dute: Xabier Aizpurua Unibertsitate Politikarako sailburuordeak, Sara Urionabarrenetxea Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzako zuzendariak, eta Asier Areitio Ibarlucea Lehendakaritzako Kanpo Harremanetarako eta Erakunde Multilateraletako zuzendariak.
Uruguaiko ordezkaritzan, berriz, Rodrigo Arim Presidentetzako Plangintza eta Aurrekontu Bulegoko zuzendaria izan da, Bruno Gili Uruguai Innovako arduradunarekin eta José Antonio Fernández aholkulariarekin batera.
Bileraren helburu nagusia Euskal Unibertsitate Sistema aurkeztea izan da eta baita, indarrean dagoen 2023-2026 Unibertsitate Plana ere. Pérez Iglesias sailburuak nabarmendu zuenez, “gure unibertsitateak osagarriak dira, bai eskaintzari, bai metodologiei dagokienez, eta unibertsitate -funtzioa ulertzeko modu ezberdinei erantzuten diete. Sistema aberatsa eta anitza osatzen dute. Sistema horretako kideak bokazio bera dute; beren ingurune sozioekonomikoaren garapenean laguntzea, mundura irekitzea eta jasangarritasunarekiko konpromisoa”.