-
Herritarrentzako programa eskainiko du; ‘Miniature Kids’, ‘Pintxofest’ eta afari esperientzialak egingo dira
-
Mila pertsona baino gehiagok —sukaldari, laguntzaile eta gonbidatuak— hartuko dute parte ekitaldi gastronomiko honetan
-
Aurten berritasuna Pintxo Gozoaren Txapelketa Nazionala izango da
Miniature Pintxos Congress ekimenak miniaturazko goi-mailako sukaldaritzaren hiriburu bihurtuko du Gasteiz irailaren 28tik urriaren 1era, profesionalei, herritarrei eta gastronomia zaleei zuzendutako programa zabala lagun. Txapelketa profesionalak eta herritarrentzako proposamen eta jarduerak uztartuko dira, hala nola Miniature Kids, Pintxo Fest eta afari esperientzialak.
Sukaldari, babesle, gonbidatu eta bertaratutakoen artean ia 1.100 lagun bilduko dituen ekitaldi gastronomikoaren hamabigarren edizioa aurkeztu dute gaur honako hauek: Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismoko foru diputatuak; Maite de Juan Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoko zuzendariak; Clara Navas Eusko Jaurlaritzako Turismoko zuzendariak, eta Rubén González Miniature Pintxos Congresseko zuzendariak.
“Miniature Pintxos Congress 2025 ekimenak, edizio honen bidez, izaera berritzailea eta lurraldeen, sukaldarien eta herritarren artean zubiak eraikitzeko gaitasuna berresten ditu. Pintxo bakoitza bidaia, kontakizun eta etorkizuna txikitasunetik irudikatzeko modu bihurtzen da hemen”, nabarmendu dute.
Miniaturazko sukaldaritzari buruzko foro ospetsu honek Espainiako Taldekako Pintxo Txapelketa izango du ardatz berriro ere: hiru chefek osatutako taldeak lehiatuko dira, autonomia-erkidegoak ordezkatuz, 2025eko Championshipeko irabazle izateko. Taldeek euren proposamenak erakutsiko dituzte afari publikoetan, hiriko hainbat tokitan, eta finala urriaren 1ean izango da, asteazkena, goizean, Abastos Merkatuan.
Lehiaketa horrekin batera, honako hauek ere egingo dira: Euskadiko III. Gilda Innova Txapelketa, lurraldeko pintxorik enblematikoenari eta bertako sukaldariek berrasmatzeko duten gaitasunari omenaldia; Pintxo Gozoaren I. Txapelketa Nazionala, mokadu bat jateko formatu txikiko pastel-sormenaren aldeko apustua; eta ‘Tenerife, paisaiak platerera’ I. Lehiaketa, natura mahai gainean birsortzeko gonbidapena.
Miniature Pintxos Congress kongresu gastronomikoa baino gehiago da; pintxoaren kultura sustatu eta berrikuntza bultzatzeaz gain, aurrerabidearen eta berdintasunaren eta kulturaren balioak sustatzen baititu. Hala, helburuak dira gastronomia ondare kultural eta erakargarri turistiko gisa sustatzea, sukaldaritza-tradizioak babestea eta kalitatezko elikadura osasungarria helaraztea, eta ostalaritza eta sukaldaritzaren sektorean aukera-berdintasuna eta gizarteratzea bultzatzea.
Miniature Pintxos Congress programari buruzko informazio guztia eta izen-emateak, hemen: https://miniature.pintxos.eus/