- Irailak 29, astelehena, Elikagaiak Alferrik Galtzearen aurkako Kontzientziazioaren Nazioarteko Eguna
- Eusko Jaurlaritzaren kanpainei esker, jantoki publikoak, ikastetxeak eta enpresetako jantokiak elikagaien galera murrizten ari dira.
- Euskadi: 115 kilogramo janari galtzea pertsonako, 244 mila tona guztira; Europar Batasuna: 59 milioi tona elikagai alferrik galtzen dira urtero, 132 kg pertsonako.
- «Janaria ez da botatzen”», aurtengo kanpainaren leloa Euskadiko jantoki kolektiboetan
Amaia Barredo Sailburua ‘ren ustez, «elikaduran eta gastronomian Euskadi nazioarteko erreferente den bezala, gure gizartearen alderdi guztietan elikagaiak galdu eta alferrik galtzeari buruzko kontzientziazioan ere erreferente izan behar du».
Irailaren 29an, astelehena, NBE-UN´k ezarritako Elikagaien Galerari eta Alferrik galtzeari buruzko Kontzientziazioaren Nazioarteko Eguna dela eta, Barredo sailburuak dei egin du «elikagaiak alferrik galtzea saihesteko, ondasun urria baitira, eta are gehiago pobrezia-indize handiak dituzten herrialdeetan.
Batzuetan, Euskadin elikagaiak alferrik galtzeak esan nahi du pertsona bakoitzeko 115 kilogramo janari galtzea, 244 mila tona guztira, eta azpimarratzekoak dira % 57 alferrik galtzen duten etxeak eta % 26 merkataritza. Europar Batasunean 59 milioi tona elikagai alferrik galtzen dira urtero, hau da, 132 kg pertsonako. Eusko Jaurlaritzaren kanpainei esker, jantoki publikoak, ikastetxeak eta enpresetako jantokiak elikagaien galera hori murrizten ari dira
Maiatzaren 30ean hasi zen Euskadiko jantoki kolektiboetan elikagaiak alferrik galtzearen aurkako kanpaina. Amaia Barredo sailburuak eta Arantza Madariaga Elikako zuzendariak jantoki kolektiboetan banatutako dibulgazio-materialak aurkeztu zituzten.
«Janaria ez da botatzen” goiburuarekin, 2025. urte honetan, Euskadiko jantoki kolektiboen sektoreak (eskolakoak, instituzionalak, ospitaletakoak, egoitzetakoak, enpresa-kantinetakoak, etab.) kontzientzia hartzeko beharra azpimarratzen du, elikagaien galera eta alferrik galtzea murrizteko. Kanpaina honetan parte hartzen duten enpresetako langileei eta jantokietako erabiltzaileen kolektiboari dei egiten zaie.
Bestalde, urteko bigarren seihileko honetan, inplikatutako sektoreekin lanean ari dira beren prozesuetan sar daitezkeen neurriak, une honetan baztertu den elikagai-soberakina prebenitzeko eta murrizteko.
«Planetak nahikoa elikagai ekoizten du biztanle guztiei jaten emateko, eta, hala ere, milioika pertsonak gosea eta malnutrizioa pairatzen dute. Elikagaiak galtzeak eta alferrik galtzeak arazo hori larriagotzen dute, kontsumorako eskuragarri dauden elikagaien kopurua murrizten baitute, eta, horrela, elikagaien segurtasunik eza areagotzen da. Elikagai elikagarrienetako asko, hala nola produktu freskoak, arrantzako produktuak eta animalia-jatorriko produktuak, oso galkorrak dira eta galera-maila handiak izaten dituzte «gogoratzen du Amaia Barredok.
«Dieta osasungarriago eta iraunkorragoekin, behar dena bakarrik erosiz, fruta eta barazki itsusi baina onei muzin egin gabe, elikagaiak zentzuz gordez, etiketatuak ondo irakurriz, soberakinak baloratuz eta tokiko elikagaien ekoizleei lagunduz, alferrik ez galtzen laguntzen dugu» adierazi du Amaia Barredok