Ertzaintzak sexu-askatasunaren aurkako lau salaketa ditu erregistratuta, ustez Bernedoko udalekuetan gertatutakoengatik

0
PRUEBA

Gaur egun, Ertzaintzak lau salaketa ditu erregistratuta, guztiak sexu-askatasunaren aurkakoak, Bernedoko udalekuetan ustez gertatutakoengatik.

Ertzaintzak 2024. urtearen amaieran izan zuen Bernedon izandako ustezko gertaeren berri, inplikatutako pertsonekin hitz egin ondoren. Une horretan, Ertzaintzak lehen polizia-eginbideak ireki zituen, eta udalekuetara joan zen adingabe baten inguruko pertsona baten idatzizko deklarazioa ere jaso zuen 2025eko urtarrilaren 22an. Ertzaintzak ikerketa bat hasi zuen berehala, eta, besteak beste, udalekuen inguruko hainbat figurari deklarazioa hartu zien. Informazio guztia bildu ondoren, 2025eko apirilaren 30ean, 10:51etan, atestatua epaitegira bidali zen. Atestatuaren beste bidalketa bat egin zen irailaren 23an, epaitegiak atestatuaren aurreko eginbiderik egin ez zuela egiaztatu ondoren.

Lehen salaketa 2025eko abuztuaren 25ean jarri zen Ertzaintzaren aurrean, ustez 2021ean eta 2022an Aibagarreko udalekuetan eta 2023an eta 2024an Bernedon gertatutakoengatik.

Joan den ostiralean, irailak 26, beste hiru salaketa erregistratu ziren Laudioko, Gasteizko eta Deba-Urolako ertzain-etxeetan sexu-askatasunaren aurka, ustez Bernedoko udalekuetan izandako gertakariengatik.

 

Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du gertatutakoa argitzeko.