Euskal Lankidetza Publikoaren Atariak jasotzen du 2014tik pobretutako herrialdeetan sustatutako elkartasun ekimenen informazioa.
Palestina herrialde hartzaile nagusien artean dago, Guatemala, El Salvador, Kolonbia eta Perukin batera.
Euskal Lankidetza Publikoaren Atariak jasotzen du 2014tik pobretutako herrialdeetan sustatutako elkartasun ekimenen informazioa. Palestina herrialde hartzaile nagusien artean dago, Guatemala, El Salvador, Kolonbia eta Perukin batera.
2024an, garapenerako lankidetzako euskal erakunde publikoek 1.308 ekimen babestu zituzten 64 herrialdetan, baita Euskadin ere. Guztira, 86,87 milioi euro bideratu zituzten; hau da, 2023arekin alderatuta % 3,88 gehiago. Lagundutako ekimenak euskal 250 GGKEk eta herrialde pobretuetako 368 erakundek kudeatu zituzten. Zenbaki horien xehetasunak eskuragarri daude Euskal Lankidetza Publikoaren Atarian argitaratu berri den Euskal Lankidetza Zenbakitan 2024 txostenean.
Nabarmentzeko zenbait datu
Eskualdeei dagokionez, 2024an, kontinente amerikarrak funtsen % 51,77 jaso zituen, eta jarraian, Saharaz hegoaldeko Afrikak, % 25,95.
Euskal elkartasunaren hartzaile nagusiak Guatemala, Kolonbia, El Salvador, Peru eta Palestina izan ziren. Azken lurralde horretara bideratutako 3.134.795 milioi euroak, batez ere, ekintza humanitarioko eta larrialdiko ekimenetara bideratu ziren, erantzun solidario gisa, Nazio Batuen batzorde independente batek Israelgo Estatuak Gazako Zerrendako biztanle palestinarren aurka egindako genozidiotzat jotzen duenari. Era berean, Libanora bideratutako funtsak herrialdearen hegoaldean dauden errefuxiatu palestinarrei zuzendu zitzaien.
Euskadi seigarren diru-hartzailea izan zen, gizarte-eraldaketarako hezkuntza ekimenei esker. Horiek lagundutako ekimenen % 12,87 izan ziren, eta 11,1 milioi euro. Hezkuntza ekimen horien helburua euskal herritarrak sentsibilizatzea eta tokiko zein beste lurralde batzuetako errealitateekin konektatzea da.
Lankidetza publikoaren finantzatzaile nagusia Eusko Jaurlaritza izan zen, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren bidez funtsen % 71ren ekarpena egin baitzuen.
Bestalde, funtsen % 4,6 Palestinara zuzendu diren; batez ere, Gazako krisi humanitarioagatik. Guztira, 2.5 milioi euro zuzendu diren palestinar biztanleak babesteko ekintza humanitario eta emergentziarako proiektuetara.
Era berean, txostenak hirugarren urtez aztertzen du lankidetzako euskal erakunde publikoen 2030 Agendari egindako ekarpena. Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJHri) egindako ekarpen nagusiak izan ziren genero berdintasunari −GJH 5, el % 29,85−, bakea, justizia eta erakunde sendoei −GHJ 16, ia % 19,26− eta kalitatezko hezkuntzari −GJH 4, el % 8,16−.
Modalitateen arabera, ordaindutako 86,8 milioi euroetatik % 58,43 nazioarteko garapenerako lankidetzako ekimenetara bideratu ziren, eta % 20,80 ekintza humanitariora eta larrialdiko jardueretara krisi humanitarioan dauden biztanleei laguntzeko.
Gardentasunerako ekimen bateratua
Euskal Lankidetza Publikoaren Ataria erakunde arteko ekimena da. Bertan, Eusko Jaurlaritzako eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak, hiru foru aldundiek, Euskadiko hiriburuetako udalek, Zarauzko Udalak eta Euskal Fondoak parte hartzen dute. Ekimenak Euskal Unibertsitateko (EHUko) Hegoa Institutuko laguntza jasotzen du.
Tresna horri esker, 2014az geroztik bederatzi erakundek babestu dituzten elkartasunerako ekimenak ezagutu daitezke; izan ere, horiek dira Euskadin funts gehien bideratzen dituztenak garapenerako lankidetzara, ekintza humanitariora eta larrialdietara eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzara.
Euskal Lankidetza Publikoaren Ataria 2018an aurkeztu zen jendaurrean. Erakunde arteko ekimen bat da, gardentasuna sustatzeko eta Euskaditik eskaintzen den lankidetza eta elkartasuna bateratzen eta koordinatzen laguntzeko. Gainera, gaia aztertzeko tresna gisa erabil daiteke.
Webguneak lankidetzarako baliabideak bideratzen dituzten euskal eragile publiko nagusiei buruzko informazioa jasotzen du, urtearen, leku geografikoaren, GGKEaren eta erakundearen arabera. Era berean, Euskadi osoko eta diru publikoarekin egindako lankidetza-ekimen guztiak modu bisualean ulertzeko informazio osagarria biltzen du, grafikoen eta analisien bidez.