Osasuneko sailburuak Mónica Garcíaren Osasun Ministerioa salatu du “dagoeneko indarrean dagoenari buruzko iritzia ematen duelako eta ez duelako aurrera egiten berari dagokion horretan”

0
PRUEBA
  • Alberto Martínezek agerian utzi du Mónica García ministroaren gelditasuna medikuen defizita arintzeko, bere Ministerioaren eskumen esklusiboa izanik, eta ez duela kontuan hartu Eusko Jaurlaritzaren proposamenetako bat ere
  • Sailburuak iragarri du ez duela Lurralde arteko Kontseiluan parte hartuko, Ministerioak Euskadirekiko jarrera arbitrarioa izaten jarraitzen duen bitartean

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Osasun Ministerioaren jarrera salatu du, haren kudeaketaren ezaugarria baita “funtsezko eskumenetan ez agertzea eta ez dagozkion gaietan gehiegizko ordezkaritza izatea”, adierazi du Alberto Martínez sailburuak gaur goizean Legebiltzarreko Osasun Batzordean egindako agerraldian.

Profesionalen defizitaren testuinguruan, Euskadiri ez ezik, Europa osoari ere eragiten dio, Osasun Ministerioaren eskumen esklusiboa baita, eta sailburuak legebiltzarkideei azaldu dienez, Eusko Jaurlaritzak proposamenak egiteko eta lankidetzan aritzeko jarrera erakutsi arren, proposamen berriak planteatu arren, “berriak, batzuk arriskutsuak, bakar bat ere ez da kontuan hartu”.

Martínezek gogorarazi du Euskadin osasun-sistema indartzeko neurri zehatzak planteatu direla, besteak beste, irakaskuntza-unitateak handitzea, BAME plaza-kopurua gehitzea eta erretiroko adina atzeratzea. Gainera, hurbileko prestakuntzaren alde egin da, eta euskara osasun-arloko profesionalentzat errotzeko elementu gisa defendatu da.

Ahalegin horri esker, EHUk dagoeneko handitu du euskarazko Medikuntzako ikasleen kopurua, 32 plazarekin ikasturte honetarako. Hala ere, euskara jakitea BAME deialdian balioetsia izateko proposamena, espezialistak prestatzeko Legean eta hura garatzeko Dekretuan jasotakoa, gaitzetsia izan da arbitrarioki Ministerioaren aldetik.

Kontraesankorra da Ministerioak berak orain ospitaleetan hizkuntza ofizialetan artatua izateko eskubidea bermatzen duela esatea, Euskadin eskubide hori indartuko duten neurri zehatzak aplikatzea eragozten duen bitartean. Sailburuaren hitzetan, “bere eskumenen erantzukizuna gureak inbaditzearen kontura estaltzen du. Dagoeneko indarrean dagoenari buruzko iritzia ematen du, eta ez du aurrera egiten berari dagokion horretan”, adierazi du.

{0>A esta situación se suma la gestión del Sistema de Información de Financiación de la Cohesión (SIFCO).<}0{>Egoera horri Kohesioa Finantzatzeko Informazio Sistemaren (SIFCO) kudeaketa gehitu behar zaio{0>De un total de 312 millones de euros que aporta toda España, Euskadi soporta 169 millones, lo que equivale a que un 5% de la población asuma el 60% de la factura total.<}0{>. Espainia osoak jartzen dituen 312 milioi euroetatik, Euskadik 169 milioi jasaten ditu, hau da, biztanleriaren % 5ek faktura osoaren % 60 bere gain hartzen du.<0} Kalkulu hori argi eta garbi konfiskatzailetzat jotzen da, eta, Osasuneko sailburuaren arabera, “Ministerioak ez du inolako borondaterik zuzenean dagokion egoera bideratzeko”.

Ildo horretan, eta “Osasun Ministerioak gure eskaerei emandako erantzun esanguratsurik eza eta osasun-erronkei aurre egiteko elkarrizketa eraginkor baten garrantzia kontuan hartuta, Lurralde arteko Osasun Kontseiluan ez parte hartzea erabaki dugu, komunikazio eraikitzaile bat berrezarri eta gure kezkei erantzun arte”, iragarri du Martínezek. Elkarrizketa eraginkorrik ez dagoelako hartutako erabakia dela adierazi du sailburuak, Ministerioak ez baitu erantzun zehatzik eman benetako lankidetza-esparru batean aurrera egin ahal izateko; soluziorik ezean konfiantza galdu da eta Euskaditik adierazitako eskaera eta kezken aurrean gelditasuna ikusten da. Izan ere, ez dira aintzat hartu, eta horrek zaildu egin du osasun-sistemaren erronkei eta profesionalik ezari eraginkortasunez aurre egiteko gaitasuna.