Euskadik bere side event ofiziala ospatu du gaur MONDIACULT 2025ean, «Culture in the Global Agenda: Localization, Diversity, Community» izenburupean, Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea buru zela. Topaketa UN Etxearekin batera antolatu da, eta nazioarteko ordezkariak bildu ditu, 2030 Agendaren lokalizazioan kultura- eta hizkuntza-aniztasunak duen eginkizunari buruz eztabaidatzeko.
Ekitaldian zehar, Euskadik bere kultura-politika publikoak, euskal kultura-sistema eta garapen iraunkorraren aldeko apustua aurkeztu ditu, kultura eta identitatea Euskadiko giza garapen iraunkorraren ereduaren funtsezko zutabeak direla nabarmenduz.
Ekitaldian parte hartu dute Iñigo Albiol Nazio Batuen 2030 Tokiko Koalizioko zuzendari ondokoak, Elin Burns Galesko Gobernuko Kultura, Ondare, Kirol eta Hizkuntza Galestarreko zuzendariak eta Kinohi Souki Hawaiiko GJHetako gazteen ordezkariak. Arantza Acha UN Etxeko zuzendariak moderatu du mahaia.
Ehun bat entzule izan dituen ekitaldiak indartu egin du Euskadi kulturaren, hizkuntza-aniztasunaren eta garapen iraunkorraren arloko nazioarteko erreferente gisa duen posizioa, eta nabarmendu du oso garrantzitsua dela kultura balio publikoa sortzeko elementu gisa aitortzea, kohesio sozialaren eta zentzu komunitarioaren garapenaren eragile gisa.