Gobernu Kontseiluak baimena eman du, gaur, Gaztela Mantxako unibertsitatearekin hitzarmena sinatzeko, hezkuntza-arloko lankidetza bat ezartzeko, ikasleei prestakuntza integrala, teorikoa eta praktikoa eskaintzeko eta, horrela, prestakuntza profesionala bermatzeko, haien enplegagarritasuna eta lan-merkatuan sartzeko gaitasuna hobetzeko.
Akordioari esker, unibertsitateko ikasleek Ertzaintzaren bulegoetan egin ahal izango dute praktiketako prestakuntza, haien aholkularitzapean eta laguntzarekin, eta praktika horiek hartzeko eta tutorizatzeko programa bati jarraituz.
Hitzarmen honek, aldeentzako harreman beharrezko eta aberasgarria bultzatzeaz gain, etorkizunean Ertzaintzak arlo horietan dituen prozeduretan eta eraginkortasunean eragina izan dezaketen azterlanak egitea ahalbidetuko du.
Urteak dira Segurtasun Sailak lankidetzan diharduela Euskadiko zein Estatuko unibertsitateekin. Hitzarmenak 4 urteko indarraldia izango du, eta beste 4 urtera luzatu ahal izango da.