PRUEBA
Hezkuntza Departamentuak Martzillako Marqués de Villena institutua eta Cintruenigoko Otero de Navascués ikastetxe publikoa handitzeko lanak esleitu ditu.
Martzillako institutua handitzeko lanak 1.974.356,17 euro kostatuko dira, BEZ barne, eta Excavaciones Fermín Osés, SL enpresak egingo ditu hamaika hilabeteko epean. Horrela, zortzi gela arrunt berri eta bi banaketa-gela izango ditu ikastetxeak, herrian gero eta handiagoa den matrikulari aurre egiteko. Obrei esker, gainera, higiezinerako irisgarritasuna hobetzea eta multzo osoa sailkatutako jarduerara egokitzea lortuko da.