Tuterako Reina Sofia Ospitaleak Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioaren “Ingurumen konpromisoaren zigilua” jaso du

0
PRUEBA

Tuterako Reina Sofia Ospitaleak beste aitorpen bat lortu du ingurumen inpaktua murrizteko egindako lanagatik. Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioak “Ingurumen Konpromisoaren Zigilua” eman dio, erakundeek iraunkortasun eta zirkulartasun helburuak betetzen dituztela aitortzen duen saria. Fundazioak modu berezian baloratu du erietxearen inplikazioa, eta nabarmendu du haren ildo estrategikoen, helburuen, neurrien eta adierazleen ahalegina “kalitate handiko ariketaren” ondorio dela.