New York hiriko Maratoiaren 54. edizioa, azaroaren 2an, igandean, ospatuko da.
Euskadiren Estatu Batuetako eta Kanadako Ordezkaritzak harrera egingo die 2025ko New York hiriko Maratoian parte hartuko duten korrikalariei, baita haien senide eta laguneei ere. Topaketa urriak 31, ostirala, 4:00 pm-etan, Ordezkaritzaren egoitzan (820 2nd Ave, Suite 13B, New York, NY 10017) ospatuko da. Ekitaldian zehar, korrikalariei aurtengo edizioko oroitzapenezko kamiseta banatuko zaie.
New York hiriko Maratoiaren 54. edizioa, azaroaren 2an, igandean, ospatuko da.
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzarekin eta Euskadiko Atletismo Federazioarekin elkarlanean antolatutako harrera ekitaldi honetan parte hartu nahi duten korrikalariek, mezu elektroniko bat bidali behar dute usa@euskadi.eus helbidera, izena, kamisetaren neurria eta kide kopurua zehaztuz, urriak 17, ostirala baino lehen.