Gaurko gobernu-bileran onartutako beste gai batzuk

0
PRUEBA

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du Francisco Santiago Marcos izendatzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Gizarte Kontseiluko presidente. Eraikuntzako ingeniari eta enpresa-kontseilariak  Javier Vidorreta Salillas ordezkatuko du bere karguan, 2020tik betetzen baitzuen. Neurria NUPeko Gizarte Kontseiluak berak proposatuta hartu da. Kontseilu horrek irailaren 23an egindako bileran onartu zuen izendapena, eta kideak ere berritu ziren. Gizarte Kontseilua gizarteak unibertsitatearen gobernuan eta administrazioan parte hartzeko kide anitzeko organoa da, bere sektoreen bitartez.