Nafarroako 16 enpresa Fruit Attraction azokan izango dira, fruta eta barazki freskoen sektorean mundu mailako erreferentzia den azokan

0
PRUEBA

Baratzezaintza eta frutagintza sektoreko Nafarroako 16 enpresa bilduko dira gaurtik aurrera Fruit Attraction azokaren 17. edizioan. Fruten eta barazki freskoen ekoizpenean eta banaketan mundu osoan erreferentzia den azoka da, eta gaur, asteartea, hasi eta osteguna, bitarte egingo da Madrilgo IFEMA azoka-barrutian. Enpresa horietako 9 Nafarroako stand instituzionalean daude bilduta, Reyno Gourmet markaren pean, zeinak Nafarroako produktuen kalitate bereiziko figurak sustatzen baititu; beste hiru, berriz, industria osagarriaren sektorekoak dira.