Ubarretxenak Euskadiko aireportuen interesak defendatu ditu Aireportuen Kudeaketa eta Azpiegituren Azpibatzordean

0
PRUEBA

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua, Maria Ubarretxena, Madrilera itzuli da aste honetan, Aireportuen Kudeaketa eta Azpiegituren Aldebiko Azpibatzordearen sorreran eta lehen bileran parte hartzeko.

Ubarretxenak argi utzi du Eusko Jaurlaritzaren helburua dela Euskadik bere aireportuak kudeatzeko ahalik eta gaitasun handiena izatea, Gernikako Estatutuak jasotzen duen moduan.

Negoziazioei dagokienez, Ubarretxena sailburua baikor agertu da, «esperientziak erakutsi digu, borondate eta ekintza politikoarekin, oztopoak gaindi daitezkeela, eta orain ere posible izango dela uste dugu». lldo horretan, adierazi du badirela formulak eta aurrekariak erreferentziatzat har daitezkeenak beste esparru batzuetan, hala nola, gasaren sektorean. «Oztoporik handienak ez dira legezkoak, bestelakoak baizik eta horiek gainditu egin behar ditugu», gaineratu du.

Bide horretan, Eusko Jaurlaritzak adituen batzorde baten laguntza eta  babesa izango du; esperientzia tekniko eta juridikoa duen lan-talde bat eratu berri da, Bilbao Air, Via, Ortzibia eta merkataritza-zuzenbideko espezialisten parte hartzearekin. «Beren lana funtsezkoa izango da Euskadiko aireportu-sistemaren etorkizuna diseinatzeko” nabarmendu du Ubarretxenak.

Azkenik, sailburuak iragarri du datorren astean berriro ere Madrilen izango dela,  urriaren 8an, zehazki, Angel Victor Torres ministroari eskura emateko Eusko Jaurlaritzak landu dituen hamar proposamenen dokumentazioa, eskualdatzeko dauden eskumenak behin betikoz ixteko.

Aireportuen Kudeaketa eta Azpiegituren Aldebiko Azpibatzordearen eginkizunak

 Aireportuen Kudeaketa eta Azpiegituren Aldebiko Azpibatzordearen eginkizun orokorrak izango dira: Euskal Autonomia Erkidegoak DORA (Aireportuak Arautzeko Dokumentua) diseinatzen parte har dezan bultzatzea, Euskadiko interes orokorreko aireportuei dagokienez (Bilbo, Gasteiz, Donostia), bai eta plan zuzentzaileen zirriborroei dagokienez ere. Baita ere, inbertsio estrategikoak eta lurralde-konektibitatearen beharrak ebaluatzea, konektibitate-estrategien definizioan parte hartzea eta ibilbide, pizgarri edo inbertsio berriak proposatzeko gaitasuna erraztea ere. Era berean, zerbitzuaren kalitatea eta ingurumen-jasangarritasuna gainbegiratzea, koordinazio intermodaleko neurriak proposatzea (trena, autobusa, logistika), Aireportu-Plan estrategikoei buruzko kontsulta egitea eta erakundeen arteko lankidetza eta lurralde-koordinazioa sustatzea.

Azpibatzordearen misio espezifikoei dagokienean, ardatza izango da bideragarritasuna eta negoziazio-formulak aztertzea, EAEk bere lurraldean dauden interes orokorreko aireportuen kudeaketan, konektagarritasunean eta lehiakortasunean duen interesa txertatzeko eta lanen emaitzak Aldebiko Lankidetza Batzordeari aurkeztea 3 hilabeteetan (2025eko abendua).