PRUEBA
Zarauzko Udalak dirulaguntzak emango dizkie 2025eko udan euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten zarauztarrei.
Onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Dirulaguntzaren xede den ikastaroak irauten duen bitartean Zarauzko udalerrian erroldatuta egotea.
- Ikastaroan eskainitako orduen %80 hartzea gutxienez.
Eskabideak aurkezteko modua:
- Udaletxea (HAZ – Herritarren Arreta Zerbitzua, Kale Nagusia 29)
- Astelehenetik ostiralera, ostegunak izan ezik: 7:30etik 15:00etara
- Ostegunetan: goizez 8:30etik 14:30era; arratsaldez 16:30etik 19:00etara.
- Udal zerbitzu telematikoak.
Eskaera aurkezteko epea gaurtik urriaren 10era bitartean izango da.