Osasun mentaleko arazoak edo adikzioak dituzten eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako egoitza baliabide berria aurkeztu du Nafarroako Gobernuak

0

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez, osasun mentaleko arazoak eta/edo adikzioak dituzten emakumeen aurkako indarkeriaren biktimentzako egoitza-baliabide espezifiko berri bat egokitzeko eta birgaitzeko obrak lizitatu ditu.