Ertzaintzako agenteek emakume bat atxilotu dute gaur arratsaldean, etxeko indarkeriaren esparruan hilketa saiakera egotzita, Urretxuko etxebizitza batean bikotekideari arma zuri batekin eraso egiteagatik. Biktima ospitalera eraman behar izan dute.
Arratsaldeko seiak inguruan Ertzaintzari jakinarazi diote liskarra izan dela Urretxuko etxebizitza batean. Herritarrak babesteko Deba Urolako ertzain-etxeko patruilak bertaratu dira, eta gizon bat aurkitu dute lepoan eta lepauztaian arma zuriz egindako zauriekin. Berehala, osasun-zerbitzuak eskatu eta biktima artatu dute. Azkenean, Donostia Ospitalera eraman dute, egoera egonkorrean eta arriskutik kanpo.
Egindako lehen ikerketen arabera, bikote baten arteko eztabaida baten ondoren, etxean bertan zegoen emakumeak, arma zuri batekin eraso egin dio gizonari, aipatutako lesioak eraginez. Ustezko egilea, 59 urteko emakumea, atxilotu egin dute giza hilketa saiakera egotzita. Ustezko erasotzaileak ere ustez gizonezkoak eragindako kolpe batzuk ditu. Hori dela eta, gizonezkoari genero-indarkeriako ustezko delitu batengatik ikertu gisa eginbideak ireki zaizkio.
Ertzaintzak polizia-ikerketekin jarraitzen du gertakariak argitzeko.