- Laguntzen helburua da arrantza jasangarria sustatzea, ekonomia urdina bultzatzea eta uretako baliabide biologikoak berreskuratzea, besteak beste
- Laguntzaren portzentajea diruz lagundu daitekeen gastu osoaren % 50etik % 90era bitartekoa izango da; beharrezkoa da proiektuon hasiera 2025ekoa izatea
- Eskabidea EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera egin ahal izango da, gehienez hilabeteko epean
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Euskadiko arrantza- eta akuikultura-sektoreentzako laguntzak deitu ditu. Laguntza horien helburua da arrantza- eta akuikultura-jarduera jasangarriak sustatzea, uretako baliabide biologikoak berreskuratzea eta kontserbatzea, ekonomia urdin jasangarria bultzatzea edo arrantza- eta akuikultura-komunitateen garapena sustatzea, besteak beste.
Laguntza hauek jaso ditzaketen erakundeak honako hauek izango dira: pertsona fisiko eta juridikoak, ondasun-erkidegoak, arrantza-sektoreko ekoizleen erakundeak, arrantzaleen kofradiak eta horien federazioak, eta diruz lagun daitezkeen inbertsioak eta gastuak kontratatzen, finantzatzen edo egiten dituzten erakunde zientifiko edo teknikoak.
Laguntzen zenbatekoari dagokionez, guztira 13.358.952 euro izango dira. Funts horietatik 9.351.266 euro Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsari dagozkio, eta 4.007.686 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei. Halaber, 4.108.952 euro 2025eko ekitaldiko ordainketa-kredituak dira, 6.250.000 euro 2026ko ekitaldirako konpromiso-kredituak, eta 3.000.000 euro 2027ko ekitaldirako konpromiso-kredituak. Laguntza horiek diruz lagundu daitezkeen gastuen % 50etik % 90era bitartekoak izango dira.
Puntuazioa emateko orduan kontuan hartuko diren alderdien artean honako hauek daude: Estrategiari ekarpena, AMIA eta Programaren jarduera-mota, emaitza-adierazleei egindako ekarpena eta plan eta programei ekarpena.
Diruz lagundu daitezkeen inbertsioek edo gastuek 2025 urtean hasita egon beharko dute, eta 2027ko abenduaren 31rako bukatu beharko dira, beranduenez ere.
Eskabideak deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aurkeztu ahalko dira, gehienez ere hilabeteko epean. Hala ere, eta atzeraeraginez, joan den urtarrilaren bitik aurrera egikaritzen hasi diren proiektuetarako eskaerak onartuko dira. Dirulaguntzak aurrez aurre edo elektronikoki eska daitezke.