ESIaren online hitzaldiak: hiru urte haurdunaldi-hasieran haurdunei laguntzen

0
PRUEBA

Azken hiru urteotan, ESIak haurdunei eta beren kideei zuzendutako online hitzaldien programa bat antolatu du, haurdunaldiaren lehen hiruhilekoan beharrezkoak diren zainketei buruzko informazio baliotsua eskaintze aldera. Martxan jarri zenetik, 450 haurdun inguruk hartu zuten parte saio horietan, eta hilean batez bestean 12 parte-hartzaile egon dira.

Hilean behin egiten dira hitzaldiak, bi orduko iraupena dute eta ESIko emaginek ematen dituzte Hilero, saioa emateaz arduratzen diren irakasleak askotariko osasun-zentroetan txandakatzen dira; hala, ikuspegi eta esperientzia profesional desberdinak eskaintzen dituzte.

Funtsezkoak diren gaiak jorratzen dira saioetan, hala nola haurdunaldiko lehen asteetarako gomendatzen diren ohiturak, higienea eta elikadura. Horrez gain, topaketa bakoitzaren amaieran tarte bat gordeko da zalantzak argitzeko eta parte-hartzaileek esperientziak partekatu ditzaten.

Oso erraz egiten da izen-ematea, kontsultetan ematen den QR esteka baten bidez, eta ez dago inolako aurretiazko eskakizunik, haurdun egotea besterik ez. Online formatua du eta Zoom plataformaren bitartez egiten da; halaxe aukeratu da parte-hartzea errazteko eta joan-etorriak ekiditeko, parte-hartzaileen muga egon ez dadin.

“Oso harrera ona izan du hiru urte hauetan eta geroz eta haurdun gehiagok hartzen dute parte”, adierazi du Miren Ramos Herrerak, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko emaginen koordinatzaileak. ESIko haurdunei bizitzako funtsezko etapa horretan laguntzeko eta babesa emateko oinarrizko baliabidea da programa hau.