PRUEBA
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ikertzaileek, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin lankidetzan, garun-paralisiari buruzko ikerketa aitzindari bat jarri dute abian Espainian. Ikerketa horren berritasun nagusia da garun-paralisia eguneroko funtzionaltasunaren ikuspegitik ez ezik, sozioekonomikotik eta bizi-kalitatetik ere jorratzen duela, bai pazienteei bai haien familiei dagokienez. Lortutako lehen emaitzek, ‘Frontiers in Public Health’ aldizkarian argitaratutako artikulu batean, adierazten dute Nafarroan 18 urtetik beherako 150 adingabe inguru daudela nahasmendu horren diagnostikoarekin, eta pairatzen duten pertsona bakoitzaren eragin sozioekonomikoa 102.135 euro ingurukoa dela urteko.