Adimen artifiziala kultura eta sormen prozesuetan erabiltzeko tailerra antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak

0
PRUEBA

Urola Kostako Udal Elkarteak Adimen artifiziala erabiltzeko ikastaroa antolatu du, baina, kultura eta sormen prozesuei bideratuta. Eskualdeko kultura eta sormen alorreko eragileek, beraz, aukera izango dute AAren jakintza orokorrei, erabilpen desberdinei edota etika eta legediari buruzko irakaspenak jasotzeko.

Aurrez aurreko saio teoriko-praktikoen bidez, testuak, irudiak, bideoak edota musikaz gain, testutik irudira, iruditik bideora edota testutik bideora nola sortu ikasiko dute parte hartzaileek. 3 orduko bi saio izango dira, urriaren 21ean eta 23an, 09:30etik 12:30era.

Gainera, taldeko saioen ondoren parte-hartzaileek banakako tutorizazio saioa jasotzeko aukera izango dute.

Tailerretan parte hartzeko beharrezkoa izango da ordenagailu eramangarria edo bestelako gailu informatikoren bat norberak ekartzea. Hala ere, halakorik ez dutenei Urola Kostako Udal Elkarteak utzi diezaieke bat.