Nuevo Leóngo Gobernuaren ordezkariek eta Monterreyko Teknologikoko eta Nuevo Leóngo Unibertsitate Autonomoko teknikariek osatutako ordezkaritza batek Zibersegurtasunaren Euskal Agentziaren Gasteizko instalazioak bisitatu dituzte gaur goizean.
Basque Trade & Investment-ek eta Eusko Jaurlaritzaren Mexikoko Ordezkaritzak antolatu duten bisitaren buruan Carlos Alberto Serna Gámez, Nuevo Leóngo Sustapeneko eta Berrikuntza Ekonomikoko idazkariordea izan da, eta harekin batera izan dira Rubén Leonardo de la Torre Salazar, Proiektuen eta Berrikuntzaren zuzendaria, Cristóbal Cárdenas Ballí, Oinarri Teknologikoko Ekintzailetzaren zuzendaria, Alfredo Galván Galván, Division Director, Division of Engineering and Sciences, School of Engineering and Sciences, Monterrey Campus, Tecnológico de Monterrey eta Alán Vázquez Lazcano, idazkariordearen idazkari partikularra.
Bileran, Javier Diéguez Cyberzaintzaren zuzendari nagusiak Zibersegurtasunaren Euskal Zentrotik Agentzia sortu arteko bilakaera azaldu du. Halaber, zibersegurtasuneko ekosistemak sortzeko jardunbide egokienetatik ikasteko sinergiei eta enpresa txiki eta ertainen digitalizazio-prozesuetako berrikuntzari buruz ere hitz egin dute.