Lanak 2026ko urtarrilaren 30 arte aurkeztu ahal izango dira
“Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 22. ekitaldiak” edozein marrazketa teknika erabiliz, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren, 38.4 artikuluari buruz hausnartzera bultzaten ditu haur eta gazteak. Artikuluaren arabera, munduko herrialdeek ahal duten guztia egin behar dute gatazka armatuetan umeak zaindu eta babesteko. Ekitaldiarekin, babes berezi hori nola berma daitekeen jakin nahi da marrazkien bitartez.
6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazte guztiek parte hartu ahalko dute, banaka edo taldeka parte hartzeko aukera dago, ikastetxeen, haurtxokoen, gaztelekuen, elkarteen, arte akademien et abarren bitartez edo modu librean.
Parte-hartzailearen adinaren arabera, 4 kategoria proposatzen dira:
- 6-8 urte
- 9-12 urte
- 13-15 urte
- 16-18 urte
Lanak aurkezteko epea, 2026ko urtarrilaren 30 arte, eguerdiko 15:00etan amaitzen da.
Lanak ekartzeko edo bidaltzeko helbidea:
Donostiako Udala: Giza Eskubideen atala
Aiete pasealekua, 65
Aiete Jauregia 1. solairua
20009 Donostia
Sariak, erakusketa eta liburuxka
Epaimahai ofizialak aurre sailkapena egingo du, eta hainbat irabazle izendatuko ditu. Ondoren, herritarrek ere horien artean kategoria bakoitzeko lanik hoberenak aukeratu ahal izango dituzte Giza Eskubideen webgunearen bidez: www.donostia.eus/gizaeskubideak
Sariak, 2026ko apirilaren 26an banatuko dira, Udaletxeko Udalbatza Aretoan.
Lan guztien erakusketaz gain, «Bazen behin irudi bat…» liburuxka argitaratuko da parte-hartzaile guztiei banatzeko. Bertan, lan onenak eta sentiberatasun handia adieratzen dituzten marrazkiak bilduko dira.