Burdinmendi Bide Berdearen Bikaintasunaren Lehen Saria

0

Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak Burdinmendi Bide Berdeari Bikaintasunaren lehen saria eman dio. Sari hori Enkarterrialde Landa Garapenerako Elkarteak jaso du, Bide Berdeen Nazioarteko Konferentziaren baitan.

  1. edizio honetan, Europako 13 herrialdetako 33 hautagai aurkeztu dira, eta hori Europako bide berdeen berezitasun diren aniztasunaren, kalitatearen eta sormenaren adibide da.

Honako hauek dira sarituak:

  • Bikaintasunaren kategoria:
    • Hirugarren saria “Ex aequo”: Ecovía Internacional de Tâmega y Corgo, Municipio de Vila Pouca de Aguiar-ek aurkeztuta.
    • Hirugarren saria: Limerick-eko bide berdea, Limerick hiriko eta konderriko Kontseiluak aurkeztuta.
    • Bigarren saria: VeloDunajec, Urząd Marszałkowski Województwa Małopolskiego / Małopolska UMWM Mariskalgoaren Bulegoak, Eskualdeko gobernuak aurkeztuta.
    • Lehenengo saria: Burdinmendi Bide Berdea, Enkarterrialde Landa Garapenerako Elkarteak aurkeztuta.
  •  “Trantsizio ekologikoa bide berdeetan” kategoria.
    • Sari berezia: Mendebaldeko Bide Berde Handia, Mayoko (Irlanda) Konderriko Kontseiluak aurkeztuta
    • Hirugarren saria: Suntaži estazioa, Bide Berdeen Letoniako Elkarteak aurkeztuta, Suntaži (LGWA) estazioarekin lankidetzan (Letonia).
    • Bigarren saria: Bide Berdeen Jaialdia, Association Française pour le Développement des Véloroutes et des Voies Vertes-ek (AF3V) aurkeztuta.
    • Lehenengo saria: Bide berdeak eta ziklo-ibilbideak, Greenways and Cycleroutes Limited-ek aurkeztuta.
    • Epaimahaiaren sari berezia: Monte Ciocci-San Pietroko Ibilbide ziklopeatonala. Roma Capitale – Mugikortasun eta Garraio Jasangarrien Sailak aurkeztuta.