Donostiako hotel bateko gela batean sartzen saiatu zen lapurreta egiteko, teilatutik terraza batera jaitsi ondoren

0

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo, igandea, arratsaldean, eskalatu ondoren indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Atxilotua Gipuzkoako hiriburuko hotel bateko teilatura igo zen, eta fatxadatik gela bateko terrazara jatsi eta barrura sartu nahian ari zenean harrapatu zuten.

 

Arratsaldeko hiruak aldera, partikular batek herritarrak babesteko lanetan ari zen patruila bati jakitera eman zion pertsona bat ikusi berri zuela Donostiako Antiguo auzoko hotel bateko teilatuan. Gero, antza denez, eraikineko teilatutik gela bateko balkoira jaitsi zen.

 

Bertaratu zen polizia-dotazioak ikusi ahal izan zuen berriemaileak deskribatutako gizonak une horretan bi gelatako terrazak bereizten zituen hesiaren gainetik jauzi egiten zuela. Gizona, kalean polizia ikustean, berehala makurtu zen, poliziarengandik ezkutatu nahian. Agente jarduleak, hoteleko langileen laguntzaz, inplikatua zegoen gelan sartu ziren, eta terrazako barandan bermatuta aurkitu zuten, disimulatu nahian kalera begira. Gainera, gizonak esan zien harrerako pertsona batek utzi ziola gelako giltza barrura sartzeko. Giltzarik ez zuela eta gela beste bezero baten izenean zegoela egiaztatu ondoren, indarra erabiliz lapurreta egiteagatik atxilotu zuten.

 

Atxilotuak, 28 urtekoak, aurrekariak ditu, batez ere jabetzaren aurkako egitateengatik, etxebizitzan indarrez sartzeagatik, mehatxuengatik eta koakzioengatik, eta, antza denez, hoteleko atetik sartu eta azken solairuraino igo zen, handik, tranpol baten bidez, establezimenduko teilatura igotzeko.

 

Gaur, astelehena, polizia-eginbideak amaitu ondoren, agintari judizialaren eskuetan jarri dute.