Nafarroan Etxebizitza Eskuragarria izateko Eskubideari buruzko ekainaren 30eko 9/2025 Foru Lege berriaren aplikazioari esker, 145 auzotar erkidegok jasoko dute Nafarroako Gobernuaren birgaitze-laguntzen bikoiztasuna. Laguntza horiek 12.000 euroraino emango dituzte etxebizitza bakoitzeko (14.000 euro, Esku-hartze Orokorreko Proiektuak badira), eta horiekin eraginkortasun energetikorako obrak egin ahal izango dira.