María Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak bilera egin du gaur goizean Vinod Philip Siemens Gamesako zuzendari exekutiboarekin Nafarroako Jauregian, konpainiak Foru Komunitateko sektore eolikoaren garapenari egiten dion ekarpena eta foru ekosistemaren balioa aztertzeko. Mikel Irujo Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Enpresa Digitalerako kontseilaria ere izan da topaketan.