Gobernuak musikako eta arte eszenikoetako katedradunen eta arte plastikoetako eta diseinuko tailerreko irakasleen eta maisuen 48 lanpostu hutsen espezialitatea zehaztu du

0

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, foru dekretu bat onetsi du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako unibertsitatez kanpoko irakasleen 2023ko eta 2024ko lan publikoaren eskaintza partzialari dagozkion 48 lanpostu hutsen espezialitatea eta hizkuntza zehazteko. Eskaintza horiek musikako eta arte eszenikoetako katedradunen, arte plastikoetako eta diseinuko irakasleen eta arte plastikoetako eta diseinuko tailerreko maisu-maistren kidegoei buruzkoak dira.