Rafael Sádaba, NOUeko Bihotzeko Kirurgia Zerbitzuko burua, bere espezialitateko Europako sozietateko presidente izendatu dute

0

Rafael Sádaba, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko (NOU) Kirurgia Kardiakoko Zerbitzuko burua, ospitale horretako Bihotzaren Arloan integratua, Kirurgia Kardiotorazikoko Europako Elkarteko (European Association for Cardio-Thoracic Surgery-EACTS) lehendakari izendatu dute. Izendapena EACTSk joan den astearen amaieran Kopenhagen (Danimarka) egin duen urteko bileran egin da, kirurgia kardiotorazikoko espezialisten munduko kongresurik handienean. Sádaba doktoreak iazko urritik zuen sozietate horretako lehendakariorde kargua.