Nafarroako Gobernuaren eta AFAMMERren ustez, Nafarroak landatartasun berri baterantz egin behar du aurrera genero-ikuspegia kontuan hartuta

0

Nafarroako Gobernuaren eta Landa Inguruneko Familien eta Emakumeen Federazioen eta Elkarteen Konfederazioaren (AFAMMER-Nafarroa) ustez, “Nafarroak landatartasun berri baterantz egin behar du aurrera, generoaren ikuspegia kontuan hartuta”. Ehunka emakume bildu dira gaur Martzillan, AFAMMER-Nafarroak Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako Berdintasun eta Kontziliazioaren aldeko Topaketan.