- Ekitaldian, Subsierra osatzen duten upeltegietako ardoak dastatu ahal izan dira, baita Kataluniako Penedès eskualdeko Corpinnat elkarteko ardoak ere
- Amaia Barredo: “Subsierrak ekologikoaren eta jasangarritasunaren alde egiten duen apustua funtsezkoa da mahastizaintza- eta ardogintza-sektorearen etorkizunerako”
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak Subsierra upategien elkarteak antolatutako lurraldeen arteko dastaketan parte hartu du gaur goizean. Bertan, elkarte honen eta Kataluniako Penedèseko jatorrizko Corpinnat elkartearen ardoak dastatu dira; horiexek izan dira gaurko gonbidatuak.
“Subsierra upeltegiek identitatea sortzeko eta benetakotasunaren eta bikaintasunaren alde lan egiteko asmoa dute. “Ekologikoaren eta jasangarritasunaren alde egiten duen apustua funtsezkoa da mahastizaintza- eta ardogintza-sektorearen etorkizunerako. Eusko Jaurlaritzak ere balio horiek ditu, eta horiek aldarrikatzen jarraituko du”, azpimarratu du Amaia Barredok.
Sailburuarekin batera, Juan Luis Cañas Subsierra elkarteko presidenteak eta Pere Llopart Corpinnat elkarteko Kataluniako homologoak ere hartu dute hitza. Biek azpimarratu dituzte bi elkarteak batzen dituzten balioak: kalitatea eta jasangarritasuna.
Dastaketa Bilboko Iberdrola Dorrean egin da, eta mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreko 300 pertsona inguruk, sukaldariek eta komunikabideek parte hartu dute. Jardunaldi honek agerian utzi du badagoela ardoraren sektoreko etorkizuneko ikuspegi bera duten lurraldeen arteko elkarlanerako borondatea.






