Imanol Pradalesek Garamendi «euskaldun globala» eta kanpoko euskal komunitatearen eredu dela aitortzen du, multilateralismoarekin, lankidetzarekin eta giza eskubideekin duen konpromisoa nabarmenduz
Lehendakariak gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzak Euskadi Globala estrategiaren alde egin duen apustua, Euskadiren nazioarteko presentzia eta munduarekiko loturak sendotzea bultzatzen duen ikuspegia. Testuinguru horretan, Euskadiren eta Estatu Batuen arteko harreman transatlantikoetan sakontzearen garrantzia azpimarratu du Pradalesek.