Laguntza horietara bideratutako funtsak merkaturatu eta astebetera agortu ziren deialdien arrakastaren ondoren, Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak, Trantsizio Energetikorako Zerbitzuaren bidez, Nafarroan ohiko bizilekua duten pertsona fisikoen ibilgailuentzako zein enpresen ibilgailuentzako txatar bihurtzeko laguntzak estaltzeko aurrekontua handitu du.
Zehazki, herritar guztien ibilgailuei zuzendutako laguntza 400.000 euro handitu da, eta enpresen ibilgailuei zuzendutakoa, berriz, 200.000 euro gehiago. Bi kasuetan, IATa indarrean izatea eta ibilgailuaren titulartasuna gutxienez urtebeterako izatea bezalako baldintzak betetzen dituzten ibilgailuek eska dezakete laguntza. Emandako gehieneko zenbatekoa aldatu egingo da txatar bihurtu beharreko ibilgailu-motaren arabera, eta 1.000 eurokoa izango da N1/M1 motako ibilgailuetarako.