Ertzaintzak espainiar nazionalitatea duen 63 urteko gizon bat atxilotu du ebasketa-delitua leporatuta, Erandioko hipermerkatu batetik 102 whiski botila lapurtzen saiatzeagatik. Atxilotua aurretik ere saiatu izan da leku berean antzeko ebasketak egiten.
Atzo, asteartea, 13:00ak baino minutu batzuk lehenago, Erandioko Asua auzoko establezimendu bateko langileek Ertzaintza agertzeko eskatu zuten, bezero bat 2.400 eurotik gorako salmenta-prezioa zuten 102 whiski botila lapurtu nahian harrapatu baitzuten.
Bertaratu ziren Ertzaintzako baliabideek ustezko lapurra, 63 urteko gizona, segurtasun-jagoleek atxikita zutena, identifikatu zuten.
Inplikatua ebasketa-saiakera leporatuta atxilotu eta ertzain-etxera eraman zuten. Beharrezko eginbideak amaitutakoan, agintari judizialaren eskuetan jarri zuten.