Chivite Lehendakariak Europako industria berriztagarriari aliantzak sortzeko eskatu dio, merkatu globalean duen posizioa sendotzeko

0
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra F* 2025_10_23 T* La Presidenta participa en la apertura del IV Congreso Internacional de la Industria para la Transición Energética (CITE) L* Baluarte, Pamplona

Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak aliantzak sortzeko eskatu dio Europako industria-sareari, lehiakortasuna hobetzeko eta «munduan dugun balioa ez galtzeko». Ildo horretan, Chivitek berretsi egin du bere Gobernuak industria deskarbonizatzeko eta energia garbia sortzeko duen konpromisoa, Trumpen administrazioak planteatutako zalantzei eta Europar Batasunak erregai fosilen karga erregulatzaileak murrizteko jasotzen dituen presioei aurre egiteko.