EHUn bi ertzaini egindako boikota gaitzesten du Segurtasun sailak

0

Segurtasun Sailak Donostiako EHUko campuseko Zuzenbide Fakultatean joan den asteartean izandako gertakariak gaitzesten ditu. Bertan, Kriminologia ikastaroan lan-dinamika bat gidatu behar zuten bi ertzaini boikota egin zaie.

Irakasleek hala eskatuta, bi ertzainei eskatu zitzaien, beren esperientziatik abiatuta, ikastaroko gainerako ikaskideei hitzaldi bat emateko. Ikasle batzuek protesta egin zuten, eta irakasleek dinamika bertan behera uztea erabaki zuten.

Segurtasun Sailak gogor gaitzesten ditu kriminologiako ikasle diren bi ertzain horiek,  jasotako boikota. Horrelako ekintzek agerian uzten dute pertsona batzuek Ertzaintzarekiko duten intolerantzia eta ertzainek, beste edozein pertsonak bezala, askatasun osoz hiritar bezala dituzten eskubideak eragotzi izana.

Era berean, Segurtasun Sailak elkartasuna adierazi nahi die boikot horren biktima izan diren eta zerbitzu publiko hobea eskaintzeko prestatzen ari diren bi ertzainei.