Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak Valencia Digital Summit (VDS) ekitaldian parte hartu du Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoko ordezkaritzaren eta haren ekosistemako sei proiektu teknologiko-digitalen bidez.
Hitzordu hau nazioartean erreferentea da sektore ezberdinetan aplikatzeko oinarri teknologiko eta digitaleko ekintzailetzarako, eta, bertan, Nafarroako Adapting, Batai Assistant, BitmatrIA, Handcrafted Analytics, KiteConnect eta Naxia enpresa-ekimenek beren irtenbideen berri eman dute pitcheen bidez, bezero potentzialekin, sektoreko liderrekin eta erakunde inbertitzaileekin konektatzeko aukera izateaz gain. Horiek guztiek parte hartzen dute CEIN DIGITECH ibilbidean, (Tech FabLab programaren barruan). Hain zuzen ere, ekosistema ekintzaile digitala bultzatzen du horrek gure komunitatean, eta funtsezko tresnak ematen ditu proiektuak enpresa iraunkor bilaka daitezen.