Jatorri migratzaileko 140.000 nafar ingururekin eta kopuru hori handitzeko aurreikuspenarekin, kulturen arteko bizikidetzaren alde lan egitea lehentasuna da politika publikoetan. Horretarako, Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, guztira 152 ekintza jarri ditu abian 2025ean bizikidetza hori bultzatzeko, kulturen arteko bizikidetzako teknikarien bitartez, TECIR bezala ezagutzen direnak. Figura hori 2023an bultzatu zen, eta, geroztik, 311 programa eta jarduera abian jarri ditu Nafarroako hainbat udalerritan.