Amaia Barredo Gernikako azken astelehenera joan da

0
  • Gernikak urriko azken asteleheneko nekazal azoka ospatu du
  • «Gernikako azken astelehena herria eraikitzen jarraitzeko dugun beste aukera bat da, gure baserritarren produktuak erosiz», esan du Amaia Barredok

Urtero bezala, Gernikako urriko azken asteleheneko azoka tradizionalak jende ugari bildu du, bertako produktuak erosteko eta herriko kaleetan nagusi den jai giroaz gozatzeko.

«Gernikako azken astelehenak herria eraikitzen jarraitzeko aukera ematen digu, gure baserritarrei kalitatezko tokiko produktuak erosteko aukera ematen baitigu. Nekazal merkatu tradizionala, ekoizleak kontsumitzaileekin lehen pertsonan eta modu hurbilean lotzen dituena» azpimarratu du Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak.

Gaur 900 postu inguru izan dira Gernikako merkatuan, astelehenero merkatuko postu finkoak eta ibiltariak zenbatuz. Bertako produktu ugari saltzen dira azokan, hala nola sagardoa, ogia, gozokiak, erroskillak, barazkiak, patea, kontserbak…

Azokaren beste erakargarrietako bat gazta, Bizkaiko txakolina, eztia, loreak, frutak eta barazkien lehiaketa eta erakusketa da. Euskal artisautzako produktuen elaborazio-prozesua eta nekazaritzako makineriaren erakusketa ere kontuan har daitezke.