- Gozoa kongresuaren helburua Euskadiko gozogintzaren sektoreko ekosistema indartzea eta dinamizatzea da
- «Gozoa euskal nortasuna postreen bidez sustatzen duten artisau-balioek osatutako kongresua da», dio Amaia Barredok
Gozogileen, txokolategileen eta postre tradizionalen profesionalen lehen kongresua izan da gaur goizean Donostiako Basque Culinary Centerren. Topaketa honek Euskadiko gozoaren sektorearen inguruko ezagutzak, esperientziak, erronkak eta joerak partekatzeko balioko du.
Biltzarrean 220 pertsona baino gehiagok hartu dute parte, besteak beste, gozogileak, langileak, ostalaritza-eskolak, enpresak, elkarteak eta hedabide espezializatuak. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, Jose Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendaria eta Imanol Zubelzu Mantala Basque Gastronomyko arduraduna.
«Gozoa ez da beste kongresu bat. Euskal nortasuna postreen bidez sustatzen duten artisau-balioek osatutako ekitaldia da. Munduaren aurrean berezko profil hori ematen diguten balio tradizionalak. Kongresu honek sektorea indartzeko balioko du eta Eusko Jaurlaritzak babestu egiten du» azpimarratu du Amaia Barredok.
Biltzarrean, hitzaldiak, mahai-inguruak eta erakustaldiak egin dira, eta, besteak beste, gai hauek jorratu dira: arrakasta kasuak gozoaren munduan, berrikuntza eta ekintzailetza, besteak beste.






