- Feminismoen historia, zaintzak eta ekofeminismoa dira eskainitako
ikastaro berrien gaiak - Euskaraz eta gazteleraz egingo diren ikastaro hauetan parte hartzeko
matrikula hilabete honetan zehar egingo da
Emakunderen Berdintasun Eskolaren (EBE) bigarren edizioak hiru ikastaro
eskaintzen ditu urteko azken hiruhileko honetan. Online gune honek herritarrak
berdintasunaren arloan sentsibilizatzea, prestatzea eta gaitzea sustatzen du.
Urrian zehar, feminismoen historia, zainketak eta ekofeminismoa gaiak dituzten
formazio hauetara sartzeko matrikula zabalik dago. Ikastaro guztiak online egiten
dira eta euskaraz eta gaztelaniaz daude eskuragarri
www.emakunde.euskadi.eus/berdintasun-eskola
Hurrengo ikastaroak
“Feminismoen historia… edo nola iritsi gara”. Miren Aranguren soziologoak
emango du, eta mugimendu feminista ezberdinen proposamen politikoen
errepasoa egingo du, euskal mugimendu feministaren artikulazioan arakatu arte.
Ikastaroaren data: Urriaren 27tik azaroaren 30era. Informazioa eta izen-ematea.
“Bizitzaren zaintzak erdigunean”. EHUko Soziologia eta Gizarte Laneko eta
Ekonomia Aplikatuko sailetako talde batek emango du ikastaroa, eta zainketen
gizarte-antolaketa, zainketen krisia eta horrek genero-desberdintasunetan duen
eragina azalduko ditu. Ikastaroaren data: azaroaren 3tik abenduaren 9ra.
Informazioa eta izen-ematea.
«Ekofeminismoa. Teoriatik praktikara «. Irakaslea: Alicia H. Puleo. Filosofia Moral
eta Politikoko katedradun emeritua eta Dina Garzón industria-ingeniaria.
Ikastaroaren data: azaroaren 17tik abenduaren 21era.
Bigarren edizio honetan, Emakunderen Berdintasun Eskolak 35 ikastaro eskaini
ditu berdintasunari buruzko 10 gairi buruz. Gaien artean, berdintasunari buruzko
oinarrizko ikastaro batez gain, ziberfeminismoa, ahalduntze feminista, genero ikuspegiaren txertatzea, berdintasunean haztea, emakumeen aurkako
indarkeria, maskulinitateak, berdintasuna kirol-praktikan, osasunean,
komunikazioan, ekonomia feminista, hezkidetza edo berdintasuna enpresetan.






