Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIak parte hartu du “Bezeroaren esperientzia kudeatzeko modua: metodologia eta esperientziak” ekitaldian, zeina EUSKALITek antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean egin baita.
Bezeroen esperientzia hobeto kudeatzeko gida aurkeztu da topaketan; zenbait euskal erakunde, besteak beste Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIa, lankidetzan aritu izanaren emaitza da gida. Horren bidez, funtsezko bost elementu hauetan egituratuta dagoen eredu bat proposatu da: estrategia; barne-kultura; behaketa eta entzutea; diseinua eta hobekuntza; eta neurketa.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIak nabarmenki lagundu du “Behaketa eta entzutea” atala definitzen; horretarako, partekatu du paziente nahiz erabiltzaileen beharrak, pertzepzioak nahiz itxaropenak hobeto ulertzen laguntzen duen informazio garrantzitsua biltzen eta aztertzen duen esperientzia.
Cristina Sánchez Sánchezek, ESIko Kalitateko gainbegiraleak, erakundea ordezkatu du hizpide dugun ekitaldian, eta azaldu du nola jorratzen den alderdi hori bezeroaren esperientzia etengabe hobetzeko esparruaren barruan.






