Nerea Melgosa: «Marlaska ministroari beste probintzietako polizia-etxeetan asiloa eskatzen duten pertsonei hitzorduak eman diezazkietela eskatu diot»

0

Nerea Melgosa sailburua Euskadiko COPEn izan da, asilo-eskatzaileei harrera duina bermatzeko beharra defendatuz eta kalean dauden Maliko pertsonen egoera konpontzeko eman diren urratsak azalduz. «Eusko Jaurlaritzak baliabideak jarri zituen, eta Donostiako egoera konpondu zen; Gasteizen, ordea, oraindik ari gara egoera konpontzeko lanean. Atzo Marlaska ministroarekin hitz egin nuen eta esan nion estatuak polizia-etxe gehiago ireki beharko lituzkeela asiloa eskatzen duten pertsonak artatzeko. Gasteizen bakarrik egiten badira zitak pertsona horiek asilo-eskaera eska dezaten, eta beste probintzia batzuetan ez, hori ezin da izan» adierazi du Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.