Ertzaintzako agenteek Arabako hiriburuko ostalaritza-establezimendu batean sartu eta miaketa egin zuten igande goizean, eta 17 espediente ireki zituzten Herritarren Segurtasuna Babesteko Legea urratzeagatik, substantzia sorgorgarriak eta arma zuriak edukitzea leporatuta. Bestalde, gizon bati eginbideak ireki zizkioten ikertu gisa osasun publikoaren aurkako delitu batengatik.
Ertzaintzak Gasteizko Zabalgunean dagoen ostalaritzako lokal batean burutu duen esku-hartzea Arabako hiriburuan Arma Zuriak eta Objektu Arriskutsuak Kontrolatzeko Ekintza Planaren barruan egin da.
Operatiboan esku hartu zuten agenteek bertan zeuden bezeroak identifikatu zituzten eta, prebentziozko miaketak egin ondoren, lokaleko langile bati eginbideak ireki zizkioten ikertu gisa osasun publikoaren aurkako delitu batengatik, substantzia sorgorgarriak konfiskatu ondoren.
Bestalde, beste 17 pertsonari espedienteak ireki zizkieten Herritarren Segurtasuna Babesteko Legea urratzeagatik, gehienei legez kanpoko substantziak edukitzeagatik. Bi gazteri salaketa administratiboen aktak ireki zizkieten arma zuri bana konfiskatu ondoren.






