Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek 64 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Hondarribiko udalerrian, Jaizkibel menditik gertu, itsasertzean, altuera handi batetik behera erorita.
Gaur arratsaldeko ordu bata inguruan, SOS DEIAK 112 Larrialdietako Zentroan dei bat jaso dute, Jaizkibel mendi inguruan ibilbide bat egiten ari zen pertsona bat Hondarribiko udalerriko kostaldean altuera handi batetik behera erori dela esanez.
Ertzaintzaren eta suhiltzaileen baliabideak berehala bertaratu dira, eta Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikopteroak iristeko zaila den eremu batean aurkitu du gorpua. Aireontziak heliportura eraman du, eta bertan zain zegoen osasun-baliabide bateko medikuak ziurtatu du gizonaren heriotza.
Ertzaintzak ikerketa jarri du abian pertsona horren heriotzaren arrazoiak argitzeko.






