Nafarroako Gobernuak bizitegi sektorea deskarbonizatzeko laguntzen deialdi berri bat baimendu du, 1,9 milioi

0

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, baimena eman du 1.941.236 euroko urte anitzeko konpromiso bat hartzeko, 2026an eta 2027an bizitegi sektorea deskarbonizatzeko laguntzen deialdi berri bat aldez aurretik izapidetzeko. Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak sustatutako dirulaguntzak dira, eta banakako ebaluazio erregimenaren bidez ematen dira.