Nafarroako Gobernuak zergaren aurreproiektua onartu du talde multinazionalei ezartzeko gutxieneko maila globala ziurtatzeko

0
A: MIGUEL OSÉS F: 28-4–2025 P: L: PAMPLONA T: EL CONSEJERO ARASTI VISITA HACIENDA DE NAVARRA

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Foru Legearen aurreproiektu bat aintzat hartzea erabaki du, Zerga Osagarri bat ezartzera bideratua, talde multinazionalentzat eta talde nazional handientzat gutxieneko ezarpen-maila globala bermatzeko, horiek baitira 750 milioi euroko edo gehiagoko negozio-zifra finkatua dutenak. Aurreproiektuak, orain, Nafarroako Kontseiluaren nahitaezko irizpena jaso beharko du, Nafarroako Parlamentuak eztabaidatu aurretik, behin betiko onar dezan.