Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburu Amaia Barredok ETE Carrefour sarien banaketan parte hartu du gaur goizean, Erandion (Bizkaia). Bertan, Urkabe urdaiazpikoak egiten dituen enpresa eta Petritegi sagardotegia saritu dira.
Barredo sailburuak bi irabazleek euskal lehen sektoreari egindako ekarpena nabarmendu du «Urkabe eta Petritegiri egindako aitortza hori ez dela kasualitatea. Ibilbide baten saria da. Biek erakutsi dute historikoki konpromisoa produktuen kalitatearekin, lurraldearekin eta sektorearekin«.






