Eusko Jaurlaritzak, Noël d’Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eskutik, 2026rako Euskadiko Aurrekontu Orokorren Proiektua entregatu dio gaur Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteari. Kontuak Legebiltzarrean tramitatzen hastea dakar entrega horrek.
Finantza Politikako eta Aurrekontuetako sailburuorde José Enrique Corchónekin batera, d’Anjou sailburuak nabarmendu du aurrekontu-proiektu hau, funtsean, zerbitzu publikoen gainean egituratzen dela, horiek sendotzen jarraitzeko helburuarekin. Etxebizitza eta segurtasuna dira kontu publiko horien funtsezko beste bi euskarri, eta inbertsio eraldatzaileetarako gordetzen dute zati garrantzitsu bat.
Nobedade gisa, 2026ko Aurrekontu Proiektu honek 935 M € jasotzen ditu “Euskadi Eraldatuz 2030” Eraldaketa Inbertsioen Planerako (plan horrek Euskal Finantza Aliantzaren bide-orria irudikatzen du), eta zenbateko hori Aurrekontu Proiektu arruntari (aurreko ekitaldietako aurrekontuekin alderatu daitekeen zatiari) gehitzen zaio: 16.378 M € (iaz baino % 4,1 gehiago).






