Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko hirugarren padel-txapelketa solidarioa

0

Larunbatean, 10:00etatik 14:00etara, Osakidetzako profesionalak maila desberdinetan lehiatu ziren. Padel&Gol instalazioetan nabari ziren Osakidetzako profesionalen arteko giro ona eta talde-espiritua.

Bildutako dirua ESIarekin lankidetzan aritzen diren bi elkarteri emango zaie, zeinak txapelketako irabazleek aukeratu baitituzte. Hauexek aukeratu dituzte: 

La Cuadri del Hospi, haurren minbizia humanizatzea, sozializatzea eta ikertzea nahiz hezur-muina ematea bultzatzen duen gurasoen elkartea.

Arnasa, fibrosi kistikoa dutenen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten duen elkartea.  

Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei eta zorionak!!!